Mikel Aranburu birziklapenaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko mai. 14a, 14:49

Gipuzkoako Foru Aldundiak birziklapena sustatzeko kanpaina aurkeztu zuen atzo, maiatzaren 13a. Birziklagarria naiz goiburua jarri diote kanpainari eta lau gipuzkoar ezagunek hartu dute parte birziklatzearen aldeko mezua zabaltzeko ekimenean: Gorka Otxoa aktoreak, Pirritx pailazoak, Edurne Pasaban mendizaleak eta Mikel Aranburu Realeko jokalari ohi azpeitiarrak. Hilabete eta erdi iraungo du kanpainak eta hainbat euskarri erabiliko dituzte mezua zabaltzeko. Besteak beste, bideo hau.