Gaur Kimuaken ikusiko ditugun film laburren azalpenak

Azpeitiko Kultur Mahaiko Erabaki produkzioak eta T3. Zine Kluba taldeek eta Sanagustin kulturguneak bi film laburren saioak antolatu zituzten. Aurrenekoa, Laburbira izenekoa, martxoan bota zuten. Bigarrena, gaur izango da, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Bost film labur, ordubetean (bideoan, 'Voice over' iluntzean ikusiko den film laburretako baten trailerra)

Kimuak film laburren poltsa bat da. Egileek heuren lanak aurkezten dituzte eta hautaketa prozesu baten bidez batzuk aukeratzen dituzte proiektuaren atzean dabiltzanek: "Hautaketarako irizpide nagusia lanaren kalitatea da, baita ahalik eta ikuslego zabalenera iristeko duen gaitasuna ere. Lanaren orijinaltasuna eta ausardia aintzat hartuko dira, hala nola euskaraz filmatua egotea eta EAEko teknikari eta aktoreen parte-hartzea izatea". Irizpide horiei jarraituz egiten dute lan eta aukeratutakoak Kimuak izenean zabaltzen dituzte. Beraz, gaur ikusiko duguna film laburren arteko aukeraketa baten emaitza da.

Sanagustin kulturgunean botako dituzte, 21:00etan hasita. Sarrera 3€tan egongo da, baina Kultur bonoa dutenek doan ikusiko dituzte. Hauetxek gaurko bost filmak:

1. Bajo la almohada (Isabel Herguera, 8:25 minutu).

Informazioa: www.kimuak.com
Sinopsia
: Indiako klinika batean bizi den ume talde baten ahotsekin eta marrazkiekin egindako animaziozko dokumentala. Haurrek hainbat altxor eta amets dauzkate gorderik burko azpian: gitarra, dantzak, itsasora egindako txango bat, Sweety eta Kitty katuak, edota haiek zaintzen dituzten ahizpak.

2. Casa vacia (Jesus Maria Palacios, 20:30 minutu).

Informazioa: www.kimuak.com
Sinopsia
: Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistak 1957tik 70ko hamarkadaren erdialdera bitartean bizi izan ziren etxearen erorkinetan zehar eginiko ibilbidea da Etxe Hutsa. Leku ilun eta huts hau esploratu bitartean, gaur egungo irudien eta iraganeko materialen artean elkarrizketa sortuko da.

3. Los monstruos no existen (Paul Urkijo, 9:22 minutu).

Informazioa: www.Kimuak.com
Sinopsia
: Nai Kanbodiako Phnom Penh hirian bizi den mutiko bat da. Azkenaldian Yeak munstroarekin amesgaiztoak ditu. Yeak khmer tradizioko munstro bat da, gaizki portatzen diren umeak jaten dituena. Ikastetxeko ingeles irakasleak, Michaelek, munstroak ez direla existitzen esaten dio, haurrentzako ipuinak baino ez direla. Baina egia oso bestelakoa da.

Monsters Do Not Exist [Trailer] from Kimuak on Vimeo.

4. Voice over (Martin Rosete, 9:40 minutu).

Informazioa: www.kikuak.com
Sinopsia
: Esango-ez-dizudan-norbaiten ahotsak hiru egoera limite narratzen ditu; finean egoera bakarra osatzen dutenak. Iraungo al duzu birizik?

(honen bideoa goian duzue)

5.- Abuztua (Pello Zazpiterdi, 17.min) —Kimuak film laburren saretik kanpo dago hau—.

Informazioa: www.zazpiterdi.com
Sinopsia: Arratsaldero Julenek amona zaindu behar du uda euritsuan zehar. Egunak pasa ahala, hasierako axolagabetasuna jakinminean bihurtzen doa. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan.


---

Erabaki Produkzioak. Sorrera: 1999. / Taldearen helburu nagusia zinema eta bideogintza indartzea da, film laburrak ekoiztuz. Aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezi bat betetzea nahi du, eta egindako lanak herriari erakustea. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

T3. Zine kluba. Sorrera: 1976. / iagirretxe@hotmail.com / Zinema ez komertziala eskaintzen du taldeak, herrialde desberdinetakoak. Filma emanaldiak bukatu ondoren, hausnarketak eta eztabaidak egin izan ditu. Horrez gain, Azpeitiko Zine Klubak bere ibilbidean hainbat pelikula egin ditu. / uztarria.com/komunitatea/zinekluba/ Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak