Joseba Albizuk irabazi du XII. San Jose Mendi Biatloia

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso 2013ko mar. 18a, 13:20
Joseba Albizu helmugan. (Eli Aizpuru)

Jon Garate eta Jon Korta izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Proba bukatu zuen aurreneko emakumea Izaskun Zubikarai izan zen.

Larunbat arratsaldean ospatu zen Loiolako XII. San Jose Mendi Biatloia eta Joseba Albizu Erreka izan zen garaile, hogeita bost dortsalarekin. Azpeitiarrak 0:39:12 minutu behar izan zituen proba bukatzeko; Jon Garate izan zen bigarrena, bi minutu eta hogeita sei segundora, eta Jon Korta hirugarrena, berrogeita zazpi segundo geroago. Proba bukatu zuen emakume bakarra Izaskun Zubikarai izan zen (01:05:59), eta 22. izan zen sailkapen orokorrean.

Erreka-k egindako denbora izan da proba honetan orain arteko onena. Aurten arte, inork ez zuen zirkuitua berrogeita bat minutu baino azkarrago egin.

Hamalau kilometroko proba da San Jose Mendi Biathloia: hamar kilometro mendi bizikletaz eta  lau korrika. Hogeita zortzi lagunek hartu dute parte aurtengoan, eta hogeita bostek bukatu dute.

Hemen biatloiko sailkapen osoa:

1.- Joseba Albizu (0:39:12)

2.- Ion Garate (0:41:38)

3.- Jon Korta (0:42:25)

4.- Unai Korta (0:44:16)

5.- Egoitz Segurola (0:44:43)

6.- Igor Baz (0:46:07)

7.- Edu Moreno (0:48:00)

8.- Aitzol Arregi (0:48:22)

9.- Eneko Izagirre (0:49:11)

10.- Mikel Artetxe (0:49:38)

11.- Iker Osa (0:50:26)

12.- Ander Arritokieta (0:50:39)

13.- Ander Kerejeta (0:51:45)

14.- Juanjo Esnaola (0:52:03)

15.- Iñaki Intxaurrondo (0:54:12)

16.- Ibon Morales (0:55:30)

17.- Julen Morales (0:59:21)

18.- Beñat Etxabe (01:03:09)

19.- Julian Ruiz (01:04:08)

20.- Mikel Lekumberri (01:04:21)

21.- Jose Luis Dacosta (01:05:58)

22.- Izaskun Zubikarai (01:05:59)

23.- Imanol Dominguez (01:06:04)

24.- Ion Lopez (01:12:01)

25.- Dani Soto (01:14:40)