'Hasta la vista' ostegunean 21:30ean

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko urt. 22a, 18:21

Bihar, osteguna, Hasta la vista filma izango da ikusgai, 21:30etatik aurrera, Soreasu antzokian. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Animatu eta zatoz!

20 urteko hiru lagunek gauza berdinak dituzte gogoko; ardoa eta emakumeak. Baina hiruretako inork ez du emakume baten momentu gozo pribatu eta intimorik izateko aukerarik izango. Hala, bidaia enologiko bat egiteko aitzakian, Espainiara bidaiatzen dute, baina helburua beste bat izango da; beraien bizitzako lehen sexu harremanak izatea. Ez ditu ezerk eta inork geldituko, ezta beraien ezintasunek ere; bat itsua da, besteak gurpildun aulki baten beharra du eta hirugarrena paralitikoa da.