'The angels' share' filma ostegunean 21:30etatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko urt. 8a, 18:42

Urteari hasiera emateko, The angels share filma aukeratu dugu. Datorren ostegunean, urtarrilak 10, 21:30etatik aurrera film horixe izango da ikusgai Ta3puntu zineklubaren emanaldian. Animatu eta zatoz!!

Sinopsia

Robbie, gaztaroan justiziarekin arazoak izan dituen aita gazte bat da. Delikuentzia arazoei aurre egiten ari dela, Rhino, Albert eta Mo ezagutuko ditu. Guztiek kartzelaratuak izatea sahiestuko dute, baina gizarte lanak egin beharra izango dituzte. Henri izango da baraien hezitzailea, eta ezkutuan whiskyaren artean sartuko ditu. Destilazio eta dastatze sesioen artean, Robbievdastatzeile bezala duen talentuaz jabetuko da. Segundu gutxian bereizten ditu uzta onenak eta garestienak. 

Izango al da gai bere hiru lagunekin batera gaitasun edo talentu hori jendea engainatu eta lapurtu eta berriro lehengo ohituretara itzultzeko? Edo bizitza berriari ekingo dio, eta ilusio berriak landuko ditu? Hori aingeruek bakarrik dakite….

URTARRILAK 10: 'THE ANGELS' SHARE'
ZUZENDARIA: Ken Loach
URTEA: 2012
HERRIALDEA: Erresuma Batua
IRAUPENA: 106minutu
GENEROA: Komedia dramatiko soziala
SARRERA: 3euro

---

T3. Zine kluba. Sorrera: 1976. / iagirretxe@hotmail.com / Zinema ez komertziala eskaintzen du taldeak, herrialde desberdinetakoak. Filma emanaldiak bukatu ondoren, hausnarketak eta eztabaidak egin izan ditu. Horrez gain, Azpeitiko Zine Klubak bere ibilbidean hainbat pelikula egin ditu. / uztarria.com/komunitatea/zinekluba/ Informazio gehiago