Kiseki (Miraria)

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2012ko abe. 26a, 13:55

Bihar, abenduak 27, gaueko 21:30etatik aurrera, Soreasun, pelikula ederra ikusteko aukera duzue.

SINOPSIA:

Protagonistak banaturiko bikote baten bi seme dira. Bi anaiak elkarrengandik banatuta bizi dira beren gurasoak dibortziatu zirenetik. Koichi-k 12 urte ditu eta Kagoshima-n (Kyushu eskualdeko hegoaldean) bizi da bere ama eta bere aiton-amona jubilatuekin. Bere 10 urteko anaia gaztea, Ryunosuke, berriz aitarekin bizi da Hakata-n, Kyushu iparraldean.

Bi anaien ametsa gurasoak adiskidetu eta berriz familia osoa teilatu beraren azpira batzea da.
Kagoshima eta Hakata batuko dituen abiadura handiko tren línea baten (Shinkansen) inaugurazioaren berri izaten dutenean, bolo-bolo dabilen zurrumurru bati helduko diote beren indar guztiekin: lehenengo aldiz bi trenak (shinkansen Tsubame eta shinkansen Sakiru) 250 km orduko abiaduran gurutzatzen direnean, han sortuko den energía kantitate handiari esker, mirari bat (Kiseki) gertatuko da.

Zurrumurru horretan guztiz sinetsiz Koichi bere lagun batzuekin bi trenak gurutzatuko diren tokira (Kumamoto) abiatuko da, bi anaien ametsa egia bihurtuko duen mirariaren esperantzaz.

ZUZENDARIA: Hirokazu Koreeda (AKA Hirokazu Kore-eda)
GIDOIA: Hirokazu Koreeda (AKA Hirokazu Kore-eda)
AKTOREAK: Ohshirô Maeda, Koki Maeda, Hiroshi Abe, Jô Odagiri, Yoshio Harada, Masami Nagasawa, Yui Natsukawa, Kirin Kiki, Isao Hashizume, Nene Ohtsuka
URTEA: 2011
HERRIALDEA: Japon
IRAUPENA: 129 min
GENEROA: Drama. komedia | Familia. Haurtzaroa