Borja Eizagirre eta Xanti Rodriguezen begietatik Su Ta Gar eta Vostok 108 iruditan

Aurreko zapatuan (azaroak 3) bi talde horiek emandako kontzertuan argazkiak ateratzen ibili ziren  —eskerrik asko biei—eta bilduma batean jaso ditugu. Datozen asteetan beste bi kontzertu egongo dira Sanagustin kulturgunean: igande honetan, Garikoitz Mendizabalen 'Sosegua' diskoarena (Kepa Junkera eta Pello Ramirez —besteak beste— lagun dituela) eta azaroaren 17an, Iheskide eta Friday´s Crew taldeena.

Sosegua

Garikoitz Mendizabal txistulariaren 'Sosegua' diskoaren kontzertua.

Taldea: Garikoitz Mendizabal (txistua), Kepa Junkera (trikitia), Pello Ramirez (txeloa), Mariano Santamaria (pianoa), Oihane Igerabide (arpa), Xabier Zabala (soinua eta teklatuak) eta Iñaki Telleria (perkusioak).
Eguna: Azaroak 11, igandea.
Ordua: 20:00etan.
Sarrerak: Aurrez 6 euro / egunean 8€ (hemen edo kulturgunean bertan).

 

Iheskide + Friday´s Crew

Elorrio eta Azpeitiko taldeak, hurrenez hurren.

Eguna: Azaroak 17, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: 3 euro (hemen edo kulturgunean bertan).