Urolako trena zenaren dokumentala eta mahai-ingurua

'Oroimenaren bidaia' dokumentala botako dugu gaur, asteazkena (urriak 17), Sanagustin kulturgunean. Urolako trenaren inguruko oroitzapenak jasotzen ditu. Urolako trena ezagutu zuten langileek nahiz erabiltzaileek hitz egiten dute gogoan dutena azalduz. Bideoan parte hartu duten hiru lagunekin, ikusi ondoren, mahai-ingurua egingo dugu. Bertan izango dira: Gotzon Lizaso, Ignacio Galdona eta Juan Karlos Arellano. Trena eta kultura zikloaren baitako ekitaldia da.

Urolako trenaz dokumentala ikusiko dugu


Dokumentala: Oroimenaren bidaia.
Eguna: Urriak 17, asteazkena.
Lekua: Sanagustin kulturgunea.
Ordua: 19:00etan.