Lan eredu berria

Ana Errasti Muguruza 2012ko urr. 12a, 14:00

Idatzi honen bidez, Azpeitiko Osasun Zentroan egin dugun lan-eredu aldaketari buruzko informazioa zabaldu nahi dugu.

Aldaketaren helburua, anbulatorioak une bakoitzean zerbitzu onena ematea da, momentuan behar duzuna.

Osasun Zentroak talde profesional bat du, lana modu koordinatuan egiten duena, zuk behar dituzun zerbitzuak eskaintzeko. Profesionalguztiek konfidentzialtasuna errespetatzeko betebeharra dute.

Izan ezazu konfidantza gugan: emaiguzu behar dugun informazioa zuk behar duzuna azkar konpondu ahal izateko.

Administrari langileek hainbat arazo burokratiko konpontzen dituzte: dependentzi ziurtagiriak, anbulantzia partea, errezetak, lanerako alta, gurpil aulkiei buruzko informazioa...

Honetarako ez da beharrezkoa medikuarekin txanda eskatzea, eta beharra izanez gero, administrariak berak emango dizu.

Erizaintza langilegoa aditua da zainketan, aholkuak ematen eta osasun-hezkuntzan. Honako sintomak sumatzen badituzu: katarroa, gripea, beherakoa, gernu infekzioa, belarriko tapoiak... zure erizainarekin hitz egin dezakezu.

Baita zauriei eta erredurei buruzko galderak, txerto eta puerikulturari buruzko zalantzak argitu, erretzeari uzteko laguntza, pisua galtzeko eta prozesu kronikoetan(hipertentsioa, diabetesa...) jarraipena egiteko, zure erizainarekin hitz egin dezakezu. Zure egoeragatik ezin bazara osasun zentrora hurbildu, zerbitzu hauek telefonoz ere ematen ditugu.

Ziur gaude lan egiteko modu honekin osasun sistemara sartzeko erraztasun gehiago izango duzuela.

Horregatik, biztanlegoari konfiantza eta kolaborazioa eskatzen diegu proiektu honen garapenean, guztion hoberako izango delako.

Zuen konfidantza eskertuz, Azpeitiko Osasun Zentroa.

(Ana Errasti Muguruza Lehen Mailako Arretarako Unitateburua da)