Mendi Astea igandean bukatuko da, Xoxoteko Egunarekin

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek goizeko bederatzietarako antolatu dute Xoxotera irteera.

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek joan den igandean hasi zuten Mendi Astea Txalintxon. Astean
zehar hainbat proiekzio izan da mendizaleen elkarteen. Bihar, berriz, haurrentzako eskaladako
praktika eta argazkien emanaldia antolatu dituzte.

Etzi, igandean, egun handia izango da Xoxoten. 09:00etan irtengo dute mendizaleek herriko
plazatik. Autobusez Aitolara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Urteroko ohiturari jarraituz, Xoxoten meza eta erromeria izango dira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide