Mugikortasun ereduaren ondorioak gainditzeko proposamenak eraman dituzte ikasleek Udalera

Herriko ikastetxeetako LHko eta DBHko ikasleen ordezkariak udaletxeko areto nagusian hartu ditu gaur (osteguna) arratsaldean Eneko Etxeberria alkateak (argazkian). 2003-2004 ikasturteaz geroztik urtero egin izan duten bezala, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan amaitzear dagoen ikasturtean landu duten gaiaren berri eman dute ikasleek. Mugikortasunaren ondorioak da, hain zuzen, jorratu duten gai nagusia; horren inguruan aztertu dutenaren eta hartu dituzten konpromiso pertsonalen berri ere eman dute eta, azkenik, egungo mugikortasun eredua hobetu eta dituen ondorioak gainditzen laguntzeko Udalari zuzendutako eskaerak eta iradokizunak egin dituzte. 2.109 ikaslek landu dute ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21aren barruan proposatutako gaia. (Argazkia: NEREA URANGA).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide