Eli Azurmendiren margolanak Sanagustinen

Sanagustin kulturgunean erakusketa berria ireki dute gaur. Eli Azurmendi donostiarraren margolanak jarri dituzte bertan, akuarelak eta olikoak, eta maiatzaren 27a arte egongo dira ikusgai. Azurmendiren lanik gehienen gaia, Sanagustinen jarri dituenetan bezala, mendia da. Webgune honetan ikus daiteke margolariaren ibilbidea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide