Azkoitian izango da maiatzaren 1eko eskualdeko manifestazioa

Urola Kostako LABeko ordezkariak, atzo, Azpeitian egindako agerraldian. (Nerea Uranga)

Martxoaren 29ko "greba markatutako inflexio puntuari" segida emango diote maiatzaren 1ean, Lagileen Egunean.

Langileen Nazioarteko Egunean, eskualdeka deitu ditu ekimenak LAB sindikatuak. Maiatzaren
1eko Urola Kostako manifestazioa, beraz, Azkoitian izango da, 12:30ean, plazatik abiatuta. Lotu borrokari. Langileon Euskal Herria helburu izango du leloa. "Gauzatzen ari diren murrizketei
eta erreformei aurre egin ahal izateko, borronka egin behar dugu, ezinbestean", adierazi dute Urola Kostako LABeko ordezkariek agerraldian. Borrokak "lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarritutako beste eredu baten aldekoa" izan behar duela diote, "jendartearen interes orokorrean oinarritutakoa. Demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako beste eredu sozial baten aldekoa".

"Maiatzaren 1eko ospakizuna greba orokor guztiz arrakastatsu baten ondorenean dator". Horregatik, "grebak markatutako inflexio puntuari" segida emateko eguna dela diote. "Ezinbestekoa da greba egoki kudeatzea".

Ekimenak, beharrezkoak

Mobilizazioak "premiazkoa" izaten segituko duela esan dute. "Mobilizazioa soilik ez da nahikoa. Horrez gain iniziatibak behardira". LAB sindikatuaren jardunak zera hartzen du: "Lan merkatuan lan erreformaren ondorioen kontra, eta enpleguaren, babes sozialareneta zerbitzu publikoen alde borroka egitea; eta eredu berri bat eraikitzeko behar beharrezkoak diren aldaketa politikoen aldeko borroka indartzea".

Langileriaz ari direnean, "langile guztiez" ari direla nabarmendu dute. "Gazteak, emakumeak,
langabetuak,pentsiodunak, etorkinak... Langile guztiok batera egin behar dugu borroka, eta esparru horiei buruz ari gara". "Kapitalaren erasoa globala" dela salatu dute. "Ez da soilik lan munduaren eta langileen eskubideen kontrakoa. Globala da, eta erantzunak globala izan behar du".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide