Hazparnen Hollande nagusi lehenengo itzulian

Uztarria.eus 2012ko api. 23a, 13:12

François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo (igandea, apirilak 22) nagusi Hazparnen (Lapurdi) Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian. 1.030 bozka lortu zituen (%25,72), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 931 (%23,25).

François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo (igandea, apirilak 22) nagusi Hazparnen (Lapurdi) Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian. 1.030 bozka lortu zituen (%25,72), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 931 (%23,25). Hazparneko gainerako emaitzak ikusteko klikatu hemen. 4.837 hazpandarretatik 4.088k eman zuten botoa. Horietatik 4.004 izan ziren balekoak.

Frantziako Estatuan ere Hollande izan da nagusi, botoen %28,63arekin. Bigarren bozkatuenak, Sarkozyk, bozken %27,08a lortu du. Boto kopurua eta ehunekoak ikusteko egin klik hemen.

Presidentzia hauteskundeetako bigarren itzulia maiatzaren 6an izango da. Lehen itzulian inork ez duenez botoen %50 gainditu, bi hautagai bozkatuenak pasatuko dira bigarren itzulira. 

Hazparne eta Azpeitia senidetuta daude 80ko hamarkadaren hasiera aldetik.