Berria-ren ziztada kanpainako bilera apirilaren 18an Azpeitian

Berria Taldea, arazo ekonomikoek bultzatuta, Zure ziztada behar dugu kanpaina egiten ari da azkeneko hilabeteetan, Berrialaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko. Euskaldunontzat eta euskararen garapenerako ezinbesteko proiektutzat dugu Berria, eta eutsi beharra diogu.

Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten Berria-ko diru sarrerak. Nagusiki bi dira arrazoiak: 

- Hedabideetako eredu aldaketa: egunkarien kontsumoaren jaitsiera eta Interneten gorakada —baina diru sarrera txikiarekin—.

- Krisi ekonomikoa: erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago.

Zure ziztada behar dugu kanpainak bigarren faseari ekin dio, herriz herri eta arloz arlo. Helburua: urtean ehun euroko ekarpena egingo duten bost mila lagun lortzea (hau da, 500.000 euro lortzea —ekarpen mota desberdinak egin daitezke, hala ere—).

Azpeitian bilera apirilaren 18an

Azpeitian apirilaren 18rako (asteazkena) kanpainaz bilera deitu dugu: Sindikatu Zaharrean, 20:00etan. Zugana jo dugu, bilerarako gonbitea eginez.

Bi izango dira batzarraren helburuak:

- Egoerari eta kanpainari buruzko informazioa ematea.

- Zure inguruan edo arloan kanpaina sustatzeko laguntza eskatzea.

Eskerrak emanez,

Berria Taldeko azpeitiar langileak

Kanpainaz informazio gehiago: www.berria.info/berrialaguna/