Balkoiko azken bertsoa

azken bertsoa

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ez du gehiago jarriko bertsorik bere egoitzako balkoian. Argazkian, azken alea.

Maiatzaren hasieran jarri zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bere azken bertsoa egoitzako balkoian. 2006ko uztailean ipini zuen aurrena hantxe, Perez Arregi plazako Telefonica zaharreko eraikinean. Honakoa izan zen lehen bertso hura:

Kaixo herritar eta 
kaixo erbesteko 
iritsi da ordua 
pantaila pizteko 
hemen izango nauzu 
pare bat asteko 
alperrikan nagonik 
ez duzu usteko 
puntua jartzen dizut 
bertsotan hasteko 

Ia lau urte eta 200 bertsoren ostean, agurreko bertsoa idatzi dute, eta laster itzaliko dute pantaila betirako. Honatx azkeneko alea:

Aukera izan gendun 
pantaila pizteko, 
balio izan zuna 
bertsotan hasteko, 
berrehun bertso inguru 
batanaz besteko, 
iritsi da ordua 
leihoa ixteko, 
agur herritar eta 
agur erbesteko