Kalean da Egurra ta Kitto!-ren lehen diskoa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko eka. 2a, 12:00

ETKportada

Martxoan grabatu zuten diskoa Ondarruko (Bizkaia) Santos Records estudioan. 'Argituko du' du izena, eta zazpi kantaz osatua dago. Ostiralean, ekainak 4, gaueko 22:30etatik aurrera Sanjuandegiko festetan joko dute. 

Salgai da dagoeneko Egurra ta Kitto! taldearen lehen diskoa. Hilabeteetan osatu eta txukundu dituzten kantaz osatu dute diskoa. Zazpi abestirekin osatu dute lana, eta azken kantuak ematen dio diskoari izena: Argituko du

Orain dela urte eta erdi inguru elkartu ziren Egurra ta kitto! taldeko kide Orhantza Alegria, Aritz Arzallus, Aitor Letamendia eta Gari Orbegozo azpeitiarrak eta, Iñigo Mendia eta Iñigo Izuzkiza ormaiztegiarrak. Ordutik, Euskal Herriko hainbat herritan eman dituzte kontzertuak, 25-30 bat inguru. Ostiralean, ekainak 4, Azpeitiko Sanjuandegi auzoan beraien diskoaren aurkezpen kontzertua emango dute 22:30ak aldetik aurrera. Beraiekin batera Friday`s Crew eta Bilbomatix taldeek joko dute. 

Diskoa salgai dago, dagoeneko, Azpeitiko Txarrantxa eta Orkatz tabernetan, 5 euroren truke. Baina Azpeititik kanpo ere jarriko dute salgai. 

Eneritz Arzallusek diskorako kanta baten letra egin diote; Gauero kantakoa, hain zuzen. Diskoaren aurrerapen gisa, kanta hori bera entzuteko klikatu hemen.