Xabier Aldairen 'Lanbrotan' kontakizunak irabazi du Ordiziako Kimetzen XVI. lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko eka. 9a, 12:00

Euskarazko kontakizunen atalean izan da saritua Aldai. Gaztelerazko kontakizunen atalean Juan Carlos Fernandez izan da garaile  'Los interiores de la tortuga' lanagatik.

Xabier Aldai Amiano azpeitiarrak irabazi du Ordiziako Kimetz emakumeen elkartean antolatutako XVI. kontaketa-lehiaketa. Aldaik Lanbrotan izeneko kontakizunari esker jaso zuen euskarazko atalaren saria. Juan Carlos Fernandezek, berriz,  Los interiores de la tortuga lanarengatik gaztelerazko atala irabazi du.. Biek 600na euroko diru-saria eskuratu zuten. Emakumezko batek idatzitako kontaketari akzesita, Itziar Mielgo beizamarrak jaso zuen Axura izeneko lanari esker (200 euro).

Sari banaketa musikatua 

Joan den ostiral gauean egin zuten sari banaketa ekitaldia Barrena kultur etxeko areto nagusian, baina ez zen ekitaldi soila izan, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Xabier Zabala teklatu-jotzaileak parte hartu baitzuten bertan. Aspaldiko doinu birtuoso eta bihurriak doinu lasaiagoekin uztartu zituzten emanaldian.