Azpeitia Zero Zaborrek "positiboki" baloratzen du atez ateko sistema

Gaikako bilketa sistema eraginkor bat ezartzeari lehentasuna ematearekin ados daudela ere esan dute AZZkoek: "Bilketa sistema eraginkorra ezartzeko prozesu parte-hartzailea garatzea ezinbestekoa dela deritzogu eta Azpeitiko Zero Zabor taldea prest dago eragile zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko". Hori dela-eta, bilerak egingo ditu AZZk datozen egunetan.

Zaborren bilketarako atez ateko sistema datorren urtetik Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi dutela jakinarazi zuten joan den asteazkenean, hilak 22, Bildu koalizioko hainbat alkate eta zinegotzik. Horren harira, Azpeitia Zero Zabor taldeak erabakia "positiboki" baloratzen duela adierazi du.

Bide horretan, gaikako bilketa sistema eraginkor bat ezartzeari lehentasuna ematearekin ados daudela ere esan dute: "Bilketa sistema eraginkorra ezartzeko prozesu parte-hartzailea garatzea ezinbestekoa dela deritzogu eta Azpeitiko Zero Zabor taldea prest dago eragile zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko". Hori dela-eta, bilerak egingo ditu AZZk datozen egunetan.

Bestalde, "herritarrei informazio egokia helarazteko kanpaina berehala abiatzeko" eskatu diote Azpeitia Zero Zabor taldekoek Azpeitiko Udalari. Taldeko kideek uste dute, irtenbidea "denon ekarpenekin soilik" iritsiko dela: "Iritzi desberdinak elkarbanatuz eta guztiontzako egokiak izango diren irtenbideak aurkituz iritsiko da". Azpeitia Zero Zaborrekoen ustez, "aldaketaren eta bilketa egokia egitearen beharra ukaezinak dira, eta eztabaidatik kanpo daude, eztabaidak bilketa egokia nola egin bermatzean dantza-eta".

 


Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide