Erniarraitzekoak Santa Eskean

Santa Ageda egunean eskerako usadioa ez da galdu, antza. Zapatuan, hilak 4, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak zein Matxinbentako hainbat auzotar eskean ibili ziren, bakoitza bere aldetik, baserriz baserri, auzoz auzo.

Sanagustin kulturgunean izan ziren Erniarraitzekoak, eta kulturgunekoek Xebastian Lizaso koplatan grabatu zuten.