Alaitz Olaizola 'Sekretuen lapurrak' liburua aurkeztu du

Alaitz Olaizola 'Sekretuen lapurrak' liburua eskuetan hartuta. (Urola Kostako Hitza)

Antzerki obra bat da

Antzoki Txikia bildumari beste ekarpen bat egin dio azpeitiarrak

Erein argitaletxearen Antzoki Txikia bildumari beste ekarpen bat egin dio Alaitz Olaizola azpeitiar idazle eta aktoreak. Sekretuen lapurrak antzerki lana kaleratu du eta ilustrazioak Begoña Durrutik egin ditu. Liburuko obra antzeztuta ikusiko dugula adierazi du Olaizolak: "Printzipioz, antzezlana Azpeitiko Haurren Antzerki Tailerrekoekin egitea aurreikusten dut. Irakurri diet obra, eta gustatu zaie, baina aldatu daiteke plana".

Istorioa Euskal Herrian gertatzen da, eta adar urdina duen zuhaitza da obraren ardatza. Zulo bat du, sekretuen zuloa. Sekretuak kontatzen dizkiote zulo horri, baina muduko bazter guztietatik sekretu horiek lapurtzera joaten da jendea. Antzezlanean hamasei pertsonairentzat idatzi du Olaizolak.

Antzoki Txikia bilduman sei eta hamar urte bitarteko gaztetxoentzat argitaratzen den zortzigarren obra da Olaizolaren Sekretuen lapurrak liburua. Zortzi horietatik lau dira Olaizolarenak. Hamar urtetik gorakoentzat, berriz, bost liburu idatzi argitaratu dira bilduma berea, eta horietatik bi dira Olaizolarenak.

Liburuko ilustrazioak Begoña Durrutik egin ditu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide