70 bat lagunek hartu dute parte presoen aldeko bosgarren Boulder Txapelketan

Elite mailan Mikel Nogales zestoarra nagusitu zen

Jende ugari elkartu zen gaztetxean

Joan den zapatuan, hilak 26, Euskal Presoak Euskal Harrietara V. Boulder Txapelketa jokatu zen gaztetxean. Hiru mailatan banatu zuten txapelketa eta, guztira, 70 bat lagunek hartu zuten parte. Antolatzaileek esan dutenez, "Euskal Herri osoko hainbat jende gerturatu zen Azpeitiko gaztetxera, eta giro ezinhobea sortu zuten parte hartzaile eta ikusleek". Gaztetxea jendez lepo egon zen goizean zein arratsaldean.

Goizean, umeentzako rokodromoa egon zen gaztetxe atarian, eta haur eta heldu ugari bertaratu zen. Muntatu zituzten blokeen inguruan zein kanpoan giro aparta sortu zen. Txapelketa, 11:00tan hasi zen hasiberriekin. Bertan, 30 bat lagunek hartu zuten parte.

Arratsaldean, berriz, herrikoien txanda izan zen, eta beste 30 bat lagunek hartu zuten parte txapelketan. Azkenik, 18:00ak inguruan, elite mailakoak lehiatu ziren eta Mikel Nogales zestoar eskalatzailea nagusitu zen. Guztira, 10 eskalatzailek neurtu zituzten indarrak maila horretan. Roberto Rodriguez azpeitiar eskalatzaileak min hartu zuen lehia hasi eta gutxira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide