Hilaren 30eko herri bazkarirako txartel denak saldu dituzte

Uztarria.eus 2011ko uzt. 28a, 19:07

Jende asko txartelik gabe gelditu dela ikusita, eta irtenbidea eman asmoz, batzarra deitu dute gaur (osteguna) 21:00etarako, plazan

San Inazio egunean, hilaren 31n, ere bazkaria egingo dute Erdikalean

Urteroko legez, San Inazio bezperan, hilaren 30ean, herri bazkaria egingo dute plazan. Aurten 1.000 lagunentzako lekua aurreikusia zuten antolatzaileek; txartelak asteartean jarri zituzten salgai, eta dagoeneko denak saldu dituzte.

Mila txartel agortu arren, asko dira bazkarira joateko asmoa izan eta txartelik gabe gelditu direnak. Jende asko txartelik gabe gelditu dela ikusita, eta irtenbidea eman asmoz, batzarra deitu dute gaur (osteguna) 21:00etarako, plazan

Sarrerarekin paellaz gain, baso berrerabilgarria eta kamiseta oparituko dituzte. Kamiseta San Inazio bezperan 11:00etatik aurrera jaso beharko da plazan.

San Inazio egunean ere bazkaria

San Inazio egunean ere bazkaria egingo dute Erdikalean. Bost euro ordaindu beharko da sarrera, eta Sanagustinen, Txarrantxan, Orkatzen, Jim Clarken eta Gazte Informazio Bulegoan erosi daitezke.

Antolatzaileek "mozorrotuta edo domingeroz jantzita" agertzeko deia egin dute. Iaz egin zuten aurrenekoz Erdikaleko bazkaria.