Korrikaren esker ona Urolako herritar orori

Egoitz Barrena (Urolako Korrika arduradunen izenean) 2011ko api. 20a, 11:04

Korrika 17aren antolatzaile garenok, eskerrak eman nahi dizkiogu Urola eskualdeko biztanle orori aurtengoan ere korrikaren grinak bultzatuta, gure herrigune eta errepideetako kaleak umorez, kantuz eta euskararen aldeko izardi tantaz josteagatik.

Euskararen aldeko aldarririk garrantzitsuenetarikoa dugu Korrika. AEK-ko euskaltegiak, Iparraldeko nahiz Nafarroako gau eskolak, alfabetatze lanakĀ… mantentzea ez da erraza, are gutxiago euskarak egunetik egunera labankada berri bat jaso, eta oztopo berri batekin aurkitzen garenean. Hori horrela, zuetariko bakoitzak asteazken eguerditik arratsera emandakoo pauso bakar batek, bost mila arrazoi ematen dizkigu lanean jarraitu eta gure helburua den Euskal Herri euskaldun batean amesteko, eta amets hori errealitate bihurtzeko.

Hilabete luzeetako lanketaren ondoren, eman duzuen erantzuna eta harrera ezin hobeak izan dira aurtengoan ere; argi gelditu da eskualde hau Euskalakariz josita dagoela! Aupa Zuek eta Bejondeizuela!

Behin eskertzen hasita, errazena orokortzea izango litzatekeen arren, honats Azpeitian oraingo honetan omenduak izatea merezi dutenen zerrenda:

Korrika Batzordeetan parte hartu duenari: Eskerrik asko bihotz-bihotzez! Zer den lana fin egitea! Ea afari hori noiz egiten dugun, merezi dugu-eta!

Azpeitiko gaztetxeari: Eskerrak beti hor zaudeten! Aupa zuek gaztiek!

LABeko kideei: Ez dugu ahaztu zuekin egin genuen lehen bilera hura, bat zor dizuegu koadrila! Eskerrik asko denagatik!

Herriko ikastetxeei eta ludotekari: Denok eskutik helduta, Korrika txiki nahiz nagusian parte hartu izanagatik; pozgarria izan da zuekin lan egitea!

Lapikue-ri(Kultur Mahaia): Izan genuen bilera hartan esandakoari eutsiz, zuen hitza bete eta Korrikari erraztasunak emateagatik. Eskerrik asko koadrila!

Lekuko emale guztioi: Zuek gabe Korrikarik ez! Ezta hitzik hori eskertzeko koadrila! Aupa zuek!