404 azpeitiarri eta +

Juankar Arellano 2011ko mar. 4a, 16:03

Udal hauteskundeak ate joka dabiltzan honetan, zenbait erreflexio egitera behartuta nago. Alde batetik pertsona bezala, bestetik udal zinegotzi bezala, eta orokorrean gizarte eragile bezala.

Ez da erraza pertsona bezala erreflexio egoki bat egitea, baina aurrera begiratzeko atzera begiratu behar da. Pasatutakoak ezin ditut ahaztu, gerora begiratzeko ezinbestekoa. Baina atzera begiratu eta lau urteren barruan ezin ditut bereiztu Udaleko lehen urtea amaitzeko aitaren heriotza, bigarren urtean Inaxioren hilketa, hirugarrenean nire ebakuntza. Benetan markatu naute. Gauza batzutako onerako, eta beste batzuetan ez horrenbesterako. Baina hor daude eta ezingo ditut bereiztu nire eguneroko jardueretan.

Bestetik udal zinegotzi bezala. Bere garaian erabaki ausarta iruditu zitzaidan, nola udal politikan sartu eta lehenengoz udal gobernu batean lanean aritzea. Esperientzia latza zalantzarik gabe. Eguneroko lana, familia, eta gainontzekoarekin uztartu beharra. Benetan nekagarria, gainera alderdiko zinegotzi bakarra, leku guztietan egon beharra, ezezagun zen mundu batean. Baina hori ere egin genuen eta emaitza ona izan zela deritzot. Hanka gerriraino sartuko nuela ere onartzen dut behin baino gehiagotan, seguru, eta ez da horregatik lotsatu behar, onartu eta saiatu gehiago ez sartzen. Orain oposizioan ere lana ez da gutxitu, gehiago esango nuke nik, lana areagotu egiten da. Baina iristen garen lekura iritsi, lehentasunak markatu eta ahalik eta lan txukunena irestea da helburua.

Gizarte eragile bezala, alderdi baten sartzeak ateak zabaltzen ditu, zalantzarik ez. Dena den, independiente izateak horrelako lasaitasuna eman dit. Zalantzarik ez Aralarren proiektuak erakartzen ninduela (eta egungo egoeran oraindik eta atraktiboago iruditzen zait),horregatik bideratu nintzen guzti honetan. Eta zintzoa izan behar badut oso gustura sentitu izan naiz, gobernua apurtu genuenean jasotako laguntza eta pertsonalki izan ditudan gorabeheretan gertuko lagunak izan ditut, eta hori ondo eskertu behar da. Eta egia esan behar badut, ez zait gehiegi gustatzen argazkietan ateratzea, politikarion lana ez delako horrelako agerraldietan egiten.

Baina guzti hau aurrekari izanda, zalantza ugari sortzen zaizkit. Eta orain zer. Egin den ibilbidea egin ondoren, merezi du jarraitzea. Edo dena alde batera utzi eta jarrai dezala beste norbaitek. Momentuz erabakia nirea da. Baina garbi daukat azpeitiarren iritzia kontutan izan behar dudala. Horregatik azaltzen dut nire kezka publikoki. Badakit orokorrean jendeari ez zaiola gehiegi gustatzen politika. Eta arrazoi puntu bat badago horretan. Baina udal politika hori baino gehiago delakoan nago eta jendearen kezkak azaltzea bakarrik ez da nahikoa. Azpeitiarren harremanetaz ari naiz. Eta horregatik 404 azpeitiarrei eskerrak eman, eta bere kezkak azaltzeko eskatzen dut. Eta ez egin nahi dugunari buruz, gaizki egin dugunari buruz baizik. Gaizki egindako gauzetatik gehiago ikasten delako bereziki.

Hau horrela izanik, harreman hori hobetu nahian eta proiektuari jarraipena eman nahian, datozen asteetan etxeetara iritsiko den galdetegiaz jabetu eta gurekin elkarlanerako bideak zabaltzeko eskaeera zehatza eskatzen dut.

Guzti hau irakurrita garbi esan nahi dut indarberrituta nagoela, ausardia ere badudala eta dudana berriro emateko prest nagoela. Ni ez naizelako zuek gabe, eta datorrena datorrela garrantzizkoagoak izan gintezkeelako. Baikor eta lanerako prest.