I. Kulturaldiaren balorazio ona egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2010ko abe. 22a, 17:12

Jende asko gerturatu da ekitaldietara. Herritarrekiko eta Udalarekiko elkalanak fruituak eman ditu.

Amaitu da Kultur Mahaiak lehen aldiz antolatu duen I. Kulturaldia, eta balorazio positiboa egin du. Ekitaldiak ondo joan direla adierazi du, nahiz eta arazo tekniko batzuk medio igandeko ekitaldia bertan behera gelditu zen. Arazoak konponduta daude.

Gainerako ekitaldietara jende asko gerturatu dela adierazi dute Kultur Mahaiko kideek, eta beren lana kaleratzeko modua izan dutela. Sanagustinen inaugurazioan herriko taldeak elkarlanean jardun zuten, eta Udalaren eta Kultur Mahaiaren lankidetza ere izan da, emaitza onak lortuz.

Datorren urterako Kultur Mahaiak dituen helburuak II. Kulturaldia antolatzea, kultur egutegi orekatua lortzeko irizpideak gauzatzen hastea eta Sanagustinek dinamika handia izatea dira.