Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda irekiko dute ostiralean

Azpeitiko Misio Taldeak irekiko du

Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita

Datorren ostiralean, hilak 17, Azpeitiko Misio Taldekoek Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda irekiko dute. Azpeitiko Karitasek Donejakue kalean, Frontoi Txiki ondoan, duen lokalean jarriko dute denda eta urtarrilaren 5era arte egongo da irekita. Hala ere, Santotomas egunean, Eguberri egunean zein Urte Zahar eta Urte Berri egunetan itxita egongo da.

Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera izango da bertan. Jatekoak, artisau produktuak, jostailuak, ehunak... Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "beste urteetakoa aukera zabaltzen eta produktu desberdinak ekartzen saiatu gara".

Ordutegia

Astelehenetik igandera bitartean irekiko dute, baina astegunetan arratsaldez soilik irekiko dute eta asteburuetan goiz eta arratsaldez. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Aldiz, larunbat eta igandetan, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide