Usoak joan, sareak heda

Xabier Euzkitze (Noticias de Gipuzkoa) 2010ko api. 19a, 15:04

ASKI argi mintzatu da Lopez lehendakaria. Egunkariaren itxiera gehiegikeria argia izan zela jakinarazi du, bere blog sonatuaren bitartez: "Hace siete años se cometió un atropello en torno a Egunkaria, que ayer fue desautorizado por la Audiencia Nacional. Además de constatar la evidencia de que la justicia que dura siete años, no es justicia, me gustaría hacer dos reflexiones: Primero, que la justicia funciona. A pesar de que la decisión se haya dilatado excesivamente en el tiempo, a pesar de que algunos daños sean irreparables (como el propio cierre de Egunkaria), la tantas veces denostada Audiencia Nacional ha hecho justicia y ha corregido los errores cometidos en otras fases procesales. Segundo, que flaco favor hacemos a esta causa, cuando se interpreta, de forma tan reduccionista, el cierre de Egunkaria como un ataque al euskera y a la cultura vasca."

Euskara eremu urriko hizkuntza dela kontuan hartu nahi ez bagenu, Egunkaria euskaraz argitaratzen zen kazeta bakarra zela ez bageneki, euskalgintza kriminalizatzeko beste hainbat ahalegin izan direla bazter uzteko prest bageunde, Lopezen bigarren ondorioa onargarri genuke agian. Lehen ondorioa da benetan txalotu beharrekoa, ezin argiago salatzen baititu auzi honetan izan diren gehiegikeria guztiak. Egunkaria eta honen arduradunak ETArekin lotzeko frogarik txikiena ere ezin izan dute aurkeztu akusazioen lege-aparatu indartsuek. Orain zazpi urte salaketa larri horri sinesgarri iritzi ziotenen artean zen Patxi Lopez. Errugabetasun-presun-tzioa aldarrikatu zuen orduan, baina ez bat-batean terrorista bilakatu zituzten euskal kurtur eragileentzat, haiek auzitara eraman zituen epailearentzat baizik: "No es de recibo que muchos hablen de la presunción de inocencia de Egunkaria, pero no de la del juez, al que se le está condenando sin conocer los datos y las pruebas." Orain ezagutzen ditugu. Horien bitartez, begien bistan geratu da gure lehendakariaren benetako aurpegia. Orain badakigu hurrena ere irtengo dela Euskalgintzaren errugabetasun-presuntzioaren defentsan, baina ez dezagun haren babesik.