Sei urteko kartzela zigorra jarri diote Jabi Agirreri, lehergaiak izatea leporatuta

Auzitegi Nazionaleko epaiaren arabera, 2001ean atzeman zizkioten lehergaiak, Azpeitiko etxean; Agirre ihes egina zegoen ordurako

2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abendutik Espainian daukate preso

Jabi Agirre Odriozola (1972) azpeitiar presoari sei urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, Azpeitiko etxean ETAren lehergaiak izatea egotzita. Epailearen arabera, bost kilo dinamita edota detonagailuak zituen. Epaiak dio 2001ean atzeman zizkiotela lehergaiak, polizia operazio baten ondoren —Agirre ihes egina zegoen ordurako—.

Joan den urtarrilaren 23an egin zioten epaiketa, eta uko egin zion epailearen aurrean deklaratzeari. Fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatu zuen Agirrerentzat.

2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Frantzian, Bourgesen, Xabier Etxeberria Txapi azpeitiarrarekin batera, eta etakidea zela egotzi zioten. Frantzian zigorra bete ondoren, Espainiaratu egin zuten 2008ko abenduaren 2an. Ocaña I.ean (Espainia) daukate preso.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I.ean (Espainia) dago preso, 530 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide