'Doltza' antzezlana ez dute egingo azken momentuko arazo baten ondorioz

Uztarria.eus 2009ko aza. 12a, 11:11

Honen ordez, Han Izanik Hona Naiz Apurka Antzerki Taldearen emanaldia izango da

Hurrengo bi asteburuetan ere hainbat antzerki saio izango dira

XXVII. Euskal Antzerki Topaketak lehengo astean hasi ziren Kanpaiak jo bitartean antzezlanarekin. Datorren asteburuan Euskarazetamol, Babiloniako loreak, Doltza eta Mementu Ridicculi lanak zeuden aurreikusita, baina azken momentuko arazo baten ondorioz, Doltza antzezlanaren estreinaldia bertan behera gelditu da.

Hori dela eta Doltza antzezlanaren ordez, Apurka Antzerki Taldeak Han Izanik Hona Naiz emanaldia eskeiniko du. Antzezlana, Joseba Sarrionandiaren lau ipuin txikitan oinarritutako ikuskizuna da, eta Idoia Alberdi, Jon Gaubeka, Mikel Lizarralde eta Lorea Martinez dira aktoreak.

Datozen bi asteburuetan ere hainbat antzerki saio izango dira Izarraitz pilotalekuan.