Herriko pediatra, Luis Miguel Traba hil da

Ainhoa Alonso 2009ko eka. 1a, 19:06

Lanean nengoela, albiste txar batek bat-batean esnatu nau: Luis Miguel Traba, gure herriko pediatra hil dela. Bera pediatra genuenok jakitun geunden gaixo zegoela eta zurrumurruek zioten okerrera egin zuela. Baina, hauxe bai ezustekoa.

Trabak, hogei urte inguru edo gehiago (zuzendu oker banago) zeraman gure anbulategian pediatra modura. Hitz gutxiko gizona baina bere lana ondo egiten zekiena.

Uztarriak ematen duen aukera hau aprobetxatu nahi nuke, eskerrak emateko. Esker oneko hitzak ditut bakarrik, bai guraso modura eta bai seme-alaben aldetik.

Agur eta eskerrik asko.

Goian bego.