Azterketa garaian, Loiolako liburutegia zabalik egongo da asteburuetan

Larunbat honetan hasiko dira irekitzen

Unibertsitateko ikasleek egindako eskariari erantzun nahi izan dio Udalak

Larunbat honetatik hasita eta azterketa garaian, Loiolako liburutegia asteburuetan zabalik izango da ikasleentzako. Hau da, otsailean, larunbatetan eta igandetan ireki egingo dute asteguneko ordutegiarekin: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:00etara. Unibertsitateko ikasleek egindako eskariari erantzun nahi diote era horretan.

Unibertsitateko ikasle askok aspalditik asteburuetan ere liburutegia irekitzeko eskatzen ari ziren, azterketa garaian ikasteko tokirik ez dutela eta. Eskari horri erantzuteko asmoarekin Azpeitiko alkate Julian Eizmendi Loiolako erretoretzarekin bildu da eta asteburuetan liburutegia irekitzeko akordioa egin dute.

Larunbat honetan hasiko dira ikasleei zuzendutako zerbitzua eskaintzen Loiolako liburutegian, eta azterketa garaietara mugatuko dute. Behin otsaila pasatutakoan, ohiko ordutegiaren zabalduko dute liburutegia. Udako azterketa garaian ere asteburuetan liburutegia zabaltzeko asmoa dute.

Uztarria herri aldizkariak 2007ko abenduan Loiolako liburutegiaz egindako erreportajea hemen

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide