Korrika 16 badatorrela eta, Korrika Batzordean parte-hartzeko dei egin du AEK-k

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2009ko urt. 23a, 13:01

Orain bi urte Korrika 15 Azpeititik pasatu zenean. ('Urola Kostako Hitza')

Azpeitira apirilaren 2an (osteguna) helduko da, iluntzean

Batzordea osatzen denean biltzeko egunak eta orduak zehaztuko dira

.16. Korrika badator eta ongi etorri esanaz dator gainera, ‘Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!’, gonbita baitakar. Aurtengo Korrika Tuteran hasiko da martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da hamar egun geroago, apirilaren 5ean, bi mila kilometro baino gehiago zeharkatu ondoren.

Euskararen aldeko lasterketa Azpeitira apirilaren 2an (osteguna) helduko da, iluntzean, eta Korrikari begira hasi dira gauzak antolatzen. Azpeitiko Korrika Batzordean parte hartu nahi duenak 669208352 telefono zenbakira deitu behar du edota urolakosta@aek.org posta elektronikora mezu bat bidali behar da. Batzordea osatzen denean biltzeko egunak eta orduak zehaztuko dira.

.16.Korrikaren aurkezpen bideoa ikusi hemen