Xabier Azkargortak Bartzelonaren proposamena jaso du AEBetan aritzeko

Uztarria.eus 2009ko urt. 22a, 13:01

Xabier Azkargota futbol entrenatzailea.

Ameriketako Estatu Batuetako Ligan futbol klubeko frankizia baten arduraduna izatea eskaini diote

Joan Laportarekin egon da entrenatzailea

Xabier Azkargorta futbol entrenatzaileak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Ligan Bartzelona futbol klubeko frankizia baten arduraduna izateko eskaintza jaso du. "Egia da Bartzelonak nirekin pentsatu duela frankiziaren arduraduna izateko", esan du Azkargortak. Zuhur jokatu behar dela adierazi du azpeitiarrak, "proiektua oraindik lehen fasean dagoelako eta oraindik ez delako ezer zehaztu".

Azkargotak dagoeneko proiektuaren oinarriak azaldu dizkie Bartzelonako arduradunei, klubeko bulegoetan egin dituen hainbat bileretan. Joan Laporta Bartzelonako lehendakariarekin izan da, besteak beste.