Etxebizitza beharra, zehazki

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2009ko urt. 8a, 16:01

Hona hemen Aztiker enpresak Udalarentzat egindako azterketako diagnostikoa

Adibidez, 528 herritar inguruk lehen etxea eskuratzeko beharra dute, eta 165 familiak etxebizitzaz aldatzekoa

Azpeitiko Udalak etxebizitza premia eta eskariaren inguruko inkesta egin du herritarren artean, Aztiker Jendarte Ikerketaren bitartez, eta abenduaren 23an eman zuen horren berri Iñaki Errazkin alkateak.

Hona hemen Aztikerren diagnostikoaren xehetasun batzuk, gaur (osteguna) Urola Kostako Hitzak argitaratu duenez.

Azterketako datu batzuk

Unibertsoa. Azpeitiko familiak (4.700) eta Azpeitiko herritarrak, 14.054. Azpeitiarren artean, 18 urtetik gorakoak 11.529 dira.

Diagnosirako lagina. 755 familia eta horiei dagozkien 2.277 familiakide.

Azterketa. Inkesta Azpeitiko etxeetara telefonoz deituta egin dute. Zoriz aukeratutako etxeetara deitu dute, urriaren 6tik 17ra bitartean. Telefono bidezko elkarrizketak, batez beste, 13 minutu iraun dute.Aztikerrekoen esanetan, oro har herritarren erantzuna «oso ona» izan da: «Herritarrek inkesta egiterakoan prestutasuna eta jarrera ona erakutsi dute».

Akats tartea. Familien kasuan, gutxi gorabehera %3,1ekoa eta, herritarren kasuan, gutxi gorabehera %1,8koa.

Inkestaren emaitzak

Etxebizitza premia.

  • 165 familia (familien %3,5) dira etxebizitzaz aldatzeko premia dutenak.Batik bat, egungoa txiki gelditu zaielako edo egungo etxebizitzaren baldintza txarrengatik. Etxebizitza premia egoeran seme-alabak dituzten 494 familia inguru daude Azpeitian.
  • Azpeitiko familietan bizi diren 638 herritarrek etxebizitzaz aldatzeko premia dute.
  • Lehen etxebizitza eskuratzeko premia duten 18-44 urte arteko azpeitiarrak 528 dira (herritarren %3,8a). Batez ere gurasoengandik emantzipatzeko edota bikotean bizi ahal izateko dute premia. Horietako gehienak, 20 eta 34 urte bitarteko gazteak dira.
  • Lehen etxebizitza eskuratzeko beharra apur bat handiagoa da Azpeitian Gipuzkoan baino: Gipuzkoan %9,1eko premia dago eta Azpeitian %10,5ekoa.
  • Etxez aldatzeko premia gutxiago dute Azpeitiko familiek, Gipuzkoakoekin alderatuz: Gipuzkoan %8,6koa da eta Azpeitian %3,5ekoa.

Etxebizitza premiari erantzuteko beharrezko etxe kopurua. Aldaketa premiari erantzuteko 165 etxebizitza beharko lirateke eta lehen eskuratzeko beharrari erantzuteko 389. Beraz, premia osoa 554 etxebizitzatakoa da. Baina aldatzeko beharra dutenek beste etxeren bat eskuratuz gero eurena merkaturatuko luketela pentsatuz gero, egun merkatutik kanpo dauden 389 etxebizitza beharko lirateke.

Etxebizitzaren prezioa. Etxebizitza premia duten gehienek ordaindu ahal izango luketen prezioa urruti samar dago gaur egungo merkatu libreko prezioetatik. 240.000 eurotik (40 milioi pezeta inguru) gorako etxebizitza aldaketa premia dutenen %27,5k ordaindu dezake eta lehen etxea eskuratzeko beharra dutenen %10,8k.

Jabetzan-alokairuan.

  • Etxebizitzaren beharra dutenen gehiengoak etxea jabetzan hartzea nahiago du: etxez aldatu nahi duten familien %84,5ek eta lehen etxea eskuratu nahi dutenen %76,4k.
  • Alokairuan. Baldintza egokiak emanez gero alokairuan bizitzeko prest daude etxea aldatzeko beharra dutenen %15,7 eta lehen etxea nahi dutenen %42,6. Emaitza horien arabera, herrian alokairuzko 192 etxebizitza beharko lirateke.
  • Ekipamendu dotazionalak. Horietako batean bizitzeko prest daude aldaketa premia duten familien %4,1 eta etxea eskuratzeko premia duten gazteen %23,2. Emaitzen arabera, tankera horretako 97 etxebizitza beharko lirateke.

Etxebizitzaz herritzarren iritzia.

  • Herritar gehienen ustez, Azpeitiko arazo larriena (%12,7) edo larrienetako bat (%68,1) da etxebizitzarena.
  • Herritarren gehiengoaren ustez (%70,6) baliabide gutxien dituzten pertsonei edo taldeei bideratu behar lieke administrazioak etxebizitza alorreko laguntza. Babes Ofizialeko Etxebizitzak diru-sarrera apalenak dituzten familientzat bakarrik izan beharko lukete (urtean 3 milioi pezeta edo gutxiagoko sarrerak dituzten familiei) herritarren %73,6ren ustez.
  • Bost herritarretatik lauk baino gehiagok uste du hutsik dauden etxeak merkaturatzeko ahalegina egin beharko lukeela administrazioak, eta hoiek alokairuan jartzeari lehentasun handiagoa eman beharko litzaiokeela etxebizitza berriak eraikitzeari baino.

Lehen etxea eskuratzeko premia dutenak

Emantzipatu nahia. Lehen etxebizitza eskuratu nahi duten gazteek aipatzen duten lehenengo arrazoia (%96,5) jatorrizko familiatik emantzipatzea da. Bigarren arrazoi nagusia bikotean bizi ahal izatea da (%57,9).

Bakarrik bizi nahi. Erdiek (%50) bakarrik bizitzera joateko asmoa dute; %42,9k bikotekidearekin; eta %7,1ek lagun talde batekin.

Lehen etxearen bila. Beharra dutenen %52,6 etxe bila dabil; 278 herritar inguru.

Emakumezko-gizonezko. Lehen etxea behar duten gazteen artetik %52,4 emakumezkoak dira eta %47,6 gizonezkoak.

Etxebizitzaren prezioa.

  • Lehen etxea eskuratzeko premia duten gazteek 28,5 milioi pezeta ordaindu ahal izango lukete etxea erosteko.
  • Batez beste, hilero 701 euro erabili ditzakete etxea erosteko. Herena baino gehiago ez da hileko 600 eurora iristen.
  • Lehen etxearen erosketari aurre egingo lioketenen diru-sarrera metatuak 1.822 eurokoak dira.

Etxebizitzaren ezaugarriak. Lehen etxebizitza eskuratu nahi duten gehienak (%58,2) 76-90 metroko etxea eskatzen dute.

Non bizitzeko prest?

  • %96,4 Sanjuandegi edota Loiola inguruan.
  • %89,1 Garmendian edo Landetan.
  • %83 erdigunean.
  • % 76,4 alde zaharrean.
  • %63 Urrestillan.
  • % 31,4 Nuarben.

Azpeititik kanpora bizitzera joateko prest dago galdetutako lagunen %47,1; gainontzekoek ezezkoa eman dute.

Etxea aldatzeko premia dutenak

Etxe handiagoa behar. Etxea aldatu nahi duten familien %72,2ren arrazoi nagusia egungoa txikia gelditu zaiela da. Bigarren arrazoia, egungoak bizitzeko baldintza txarrak dituela (%52,8).

Etxe bila. Gaur egun etxebizitza aldatzeko etxe bila familien %44 ari da. 73 familia inguru lirateke.

Gehiago emakumezkoak. Etxebizitza aldatzeko premia duten familietakoen %59,2 emakumezkoak dira eta %40,8 gizonezkoak. Etxebizitza aldatzeko beharra duten familien profil nagusia seme-alabak dituzten familiek osatzen dute.

Etxebizitzaren prezioa.

  • Etxebizitza aldatzeko premia duten familiek batez beste 32,5 milioi pezeta ordain dezakete etxea erosteko.
  • Ia erdia, %47,8, ez da 35 milioi pezeta ordaindu ahal izatera iristen.
  • %13,4k, aldiz, 50 milioi pezeta edo gehiago ordaintzeko adinako diru-baliabideak baditu.
  • Batez beste, 882 euro erabili ahal izango lituzkete etxe berriaren hipoteka ordaintzeko. Alde handian daude, ordea: %14,8 ez da hilabeteko 500 eurora iristen. Gehienak 600-1.200 eurotan kokatzen dira, %79,4; %5,8k adierazi du, hilean 1.500-1.800 euro erabili ahal izango lituzkeela etxe berria erosteko.
  • Kasu gehienetan (%68,5) bi pertsonen diru-sarrerekin egin ahal izango lioteke aurre etxebizitza berriaren gastuei.
  • Aldaketa premia dutenek, 2.123 euroko diru-sarrerak dituzte batez beste. Bostetik bik (%40,4) 2.400 euro edo gehiago hilabetean; %36,6k 1.500-2.100 euro; %23,1 ez da hilero 1.500 eurora iristen.
  • Gehienek (%84,5) jabetzan nahiago dute etxebizitza berria eta %11,6k alokairuan.

Etxebizitzaren ezaugarriak. Etxe berria %24,4k ehun metro koadrotik gorakoa nahi dute; %30,8k 91-100 metrokoa; %24,8k 76-90 metrokoa; %10ek 61-75ekoa eta %9,9k 41-60koa.

Non bizitzeko prest?

  • %80,6 Sanjuandegi edo Loiola inguruan.
  • %73,7 erdigunean.
  • %68,1 Garmendi-Landetan.
  • %56,4 alde zaharrean.
  • %45,9 Urrestillan.
  • %23 Nuarben.