Asteburuan jokatuko dute areto futboleko XV. Urte Berri Txapelketa

Uztarria.eus 2009ko urt. 8a, 12:01

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeak antolatutako txapelketa da

Eskualdeko alebin mailako neska-mutilek hartuko dute parte

Urteroko ohiturarekin jarraituz, Iraurgi Ikastetxeak areto futboleko XV. Urte Berri Txapelketa antolatu du. Astebukaeran izango da, Iraurgiko egoitza nagusian.

Txapelketan alebin mailako neska-mutilek hartuko dute parte eta partida guztiak bi egunetan jolastuko dira, larunbatean final laurdenak eta igandean finalerdiak eta finalak.

Azpeitiarrez gain, bailarako hainbat ikastetxek hartuko dute parte txapelketan. Antolatzaile den Iraurgiz gain, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxea, Zestoako Herri Eskola, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxea, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako areto futbol taldeek hartuko dute parte.

XV. Urte Berri Txapelketako egutegia

Urtarrilak 10, larunbata: final laurdenak

ALEBIN MUTILAK

9:30 Iraurgi B - K.Etxegarai

10:30 Xabier Munibe - ikasberri

11:30 Zestoako H.E. - Maria eta Jose

12:30 Iraurgi A - Floreaga

ALEBIN NESKAK

9:30 Xabier Munibe - Floreaga

10:30 Ikasberri - K. Etxegarai

11:30 Iraurgi B - Maria eta Jose

12:30 Iraurgi A - Zestoako H. E

Urtarrilak 11, igandea: finalerdiak eta finalak

FINALERDIAK

9:30etan eta 10:30etan jokatuko dira.

FINALAK

11:30 Neskak finala

12:30 Mutilek finala

13:30 Sari banaketa