Urrakin eta Bidanian autoek kateak behar dituzte, elurragatik

Uztarria.eus 2009ko urt. 6a, 14:01

Gaur (asteazkena) Azpeitian elurra egin du. Irudian, baserri bat. (Nerea Uranga)

Elur maila oso behera jaitsi da

Azkeneko albisteak (hilak 8, 12:30). Bidania itxita dago kamioientzat.

Iragarri bezala, elur maila oso behera jaitsi da gaur (asteartea) Euskal Herrian, 300 bat metrora, eta Azpeitia inguruan trafikoan izaten ari da eraginik. Izan ere, Urraki eta Bidania mendateetan autoek kateak behar dituzte. Kamioientzat itxita dago. Elurra ari du.

Bestela, elurteak Euskal Herriko errepide sare nagusiari oraindik ez dio eragin. Dena dela, gauerako eguraldiak okerrera egingo duela esan dute, eta elur gehiago botako du.

Azkeneko albisteak (hilak 8, 12:30). Bidania itxita dago kamioientzat.

(hilak 8, 10:47). Urrakin eta Bidanian autoek ez dituzte kateak behar. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, arreta handiarekin gidatu behar da.

(hilak 7, 16:30). Berdin segitzen dute Bidaniak eta Urrakik. Bi mendateetan autoek kateak behar dituzte. Kamioientzat itxita dago.

Informazio gehiago, Berria.info webgunean.