Hamalau hautagai daude Azpeitiko 2008ko Kirolaria saria jasotzeko

Urola Kostako Hitza 2008ko abe. 17a, 13:12

Larunbatean jakinaraziko dute zein den, 12:00etan, udaletxean

Herriko kirol elkarteek aurkeztutako zerrendetan oinarrituta dago aukeraketa

Hamalau hautagai daude Azpeitiko 2008ko Kirolaria izateko, zeinek jasoko duen saria larunbatean jakinaraziko dute udaletxean egingo den ekitaldian, 12:00etan. Aukeraketa, herriko kirol elkarteek aurkeztutako zerrendetan oinarrituta eta lorpenak kontutan hartuta egin dute.

Azpeitiko 2008ko Kirolaria sarirako hautagaiak honako hauek dira:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Gorka Agirre
  • Azpeitiko Areto Futbol taldea: Ignacio Sanchez
  • Escuderia Lagun Artea: Jorge Del Cid
  • Azpeitiko Karate elkartea: Haritz Etxeberria
  • Xeye Atletismo Kirol Elkartea: Nerea Etxeberria
  • Lagun Onak Futbol taldea: Hodei Mendinueta
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Andoni Aizpuru
  • Judo Club Kimura: Markel Uzin
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Ibai Aldalur
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Ana Alberdi
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna: Itziar Joaristi
  • Iraurgi Saskibaloi Elkartea: Jon Etxaniz
  • Erremontean: Ibai Azurmendi
  • Eskalada: Maite Etxezarreta

Orain arte Azpeitiko Kirolari saria jaso dutenak hauek dira urtez urte:

Kirolariak:

2000: IBAN OTAEGI (pilota) eta AITOR ZUBILLAGA (tiroa)

2001: LEIRE AGIRRE (eskalada)

2002: JOSEBA ALBIZU (txirrindularitza)

2003: AITOR ZUBILLAGA (tiroa)

2004: ILUNPE TALDEA (pilota)

2005: XABIN ARANAGA (Atletismoa)

2006: GORKA KARAPETO (Eskalada)

2007: MIREIA EPELDE (Txirrindularitza)

Kazetariak:

2001: IÑAKI ELORZA

2002: KARMELO OTAEGI

2003: TXETXU URBIETA

2004: KOLDO ALDALUR