Izarraizkoek 15 domina lortu dituzte XX. Igeriketako Gabon Kopan

Uztarria.eus 2008ko abe. 16a, 11:12

Txapelketan parte hartu zuten igerilari Azpeitiarrak beraien domina eta trofeoekin.

Urrezko 10 domina, zilarrezko 4 eta brontzezko bat eskuratu zituzten azpeitiarrek asteburuan Eibarren jokatutako txapelketan

Taldeka, benjamin neska-mutilek lehenengo postua lortu zuten eta alebin mutilek bigarren izatea lortu zuten

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 15 domina lortu dituzte aste bukaeran XX. Igeriketako Gabon Kopan. Guztira, urrezko 10 domina, zilarrezko 4 eta brontzezko bat eskuratu zituzten azpeitiarrek. Hiru garaikur ere lortu zituzten.

Taldeka, benjamin neska-mutilek lehenengo postua lortu zuten eta alebin mutilek bigarren izatea lortu zuten. Bestalde, Txapelketako igerilari onenaren saria Ainhoa Goenaga igerilari azpeitiarrari eman zioten.

Eibarren jokatu zen Igeriketako Gabon Kopan Benjaminek eta alebinek hartu zuten parte eta azpeitiarrek Eibar, Zarautz, Legazpi, Oñati, Bergara, Elgoibar eta Azkoitiko igerilariekin lehiatu ziren.

Datorren larunbatean, abenduak 20, Azpeitian jokatuko da 11 urtetik gorakoen 3. ligako jardunaldia.

Sailkapenak

50m bizkar:

  • 99ko benjaminak: Oihana Goenaga (1.postua) eta Aroa Unsain (4. postua)
  • 00ko benjaminak: Maialen Aizpurua (1.postua)

50m bular:

  • 99ko benjaminak: Nerea Urrestilla (1.postua) eta Imanol Odriozola (4.postua)
  • 00ko benjaminak: Gorka Garate eta Eva Astigarraga (1.postua) eta Mikele Lapeira (2.postua)

50m librea:

  • 99ko benjaminak: Miren Caballero (1.postua) eta Ivan Loinaz (13.postua)
  • 00ko benjaminak: Aiora Beristain (1.postua), Eritz Garate (6.postua) eta Ane Fierrez (7.postua)

100m bizkar:

  • 97ko alebinak: Alazne Bereziartua (2. postua) eta Pablo Etxeberria (3. postua)
  • 98ko alebinak: Miren Berasategi (1.postua) eta Markel Aranburu (2.postua)

100m bular:

  • 97ko alebinak: Ainhoa Goenaga (1.postua)
  • 98ko alebinak: Jon Aizpuru (1. postua) , Leire Agirretxe (2. postua) eta Eneritz Larrañaga (4.postua)

100 m librea:

  • 97ko alebinak: Unai Orbea (4. postua) eta Jon Irigoien (6.postua)
  • 98ko alebinak: Miren Ibarzabal (10. postua) eta Alaitz Kerejeta (11. postua)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide