Manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Azpeitiko EAJk, EAk eta Aralarrek

Uztarria.eus 2008ko abe. 5a, 10:12

19:30ean hileta elizkizuna izango da parrokian eta ondoren egingo dute manifestazioa

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Confebaskek, Adegik eta Eudelek deitu dute

Azpeitiko EAJ, EA eta Aralarrek gaur, ostirala, Inazio Uriaren omenez eta haren hilketa salatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritar guztiei.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Confebaskek, Adegik eta Eudelek deitu dute manifestazioa, 20:30erako. Aurretik, 19:30ean, hileta elizkizuna izango da, Soreasuko Sebastian parrokian.

Azpeitiko hiru alderdi politikoen esanetan, "manifestazioaren helburua ETA kondenatzea, Inazioaren erailketagatik gure dolua adieraztea, eta bere familiari ere gure elkartasuna adieraztea izango da".