Urrestillako lantegietara joateko autobus zerbitzua izango da datorren urtean

Uztarria.eus 2008ko abe. 1a, 12:12

Urtarrilaren 7an jarriko da martxan zerbitzua eta 8 ibilaldi egingo ditu egunero autobusak

Udalaren eta Azkue eta Biele lantegien arteko akordioari esker jarriko da abian zerbitzua

Urrestilla inguruko lantegietako langileek autobus zerbitzua izango dute lanera joateko hurrengo urtetik aurrera. Urtarrilaren 7an jarriko da martxan Azpeitia eta Urrestilla arteko autobusa. Egunero 8 ibilaldi egingo ditu, herritik Urrestillara joateko lau ibilaldi , bi goizean eta bi eguerdian, eta Urrestillatik Azpeitira beste lau, bi eguardian eta bi arratsaldean. Langile bakoitza bere lantegiaren aurrean utziko du autobusak, eta bueltatzeko ere, lantegi aurrean izango da geltokia.

Udalaren eta Azkue eta Biele lantegien arteko akordioari esker jarriko da abian zerbitzua. 36.000 euro inguru kostatuko da eta Azkue eta Biele enpresek eta Azpeitiko Udalak ordainduko dute, bakoitzak heren bat. Lantegi horietakoak ez direnek eta Urrestillara joan behar dutenek autobusa erabiltzeko aukera izango dute, baina ordaindu egin beharko dute. Bidaia baikotzak 50 zentimo balioko du, eta hilabeteko bonoa, berriz, 15 euroren truke lortu ahalko da.

Xanet Esnaola alkateordearen esanetan, langileak autobusean ibiltzeko ohitura hartzea da orain erronka.

Autobusaren geltokiak eta ordutegiak

Azpeititik Urrestillara

  • Geltokiak: igerilekua, Betharram, Foru ibilbidea (azoka plaza parean), Trenaren Museoa, lantegiak.
  • Ordutegia: 07:30, 07: 36, 13:40, 14:11.

Urrestillatik Azpeitira

  • Geltokiak: Lantegiak, Trenaren Museoa, Foru ibilbidea (azoka plaza parean), Foru ibilbidea, Betharram, igerilekua.
  • Ordutegia: 12:35, 13:05, 17:37, 18:35.