Behobia-Donostiara joateko autobusa antolatu dute

Autobusak 08:15ean irtengo du anbulatorio aurretik, eta joateko soilik izango da

Azaroaren 9an izango da proba eta 5a da izena emateko azken eguna

Azaroaren 9an izango da Behobia Donostiara atletismo proba eta hara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian. Autobusak 08:15ean irtengo du anbulatorio aurretik. Antolatzaileek adierazi dutenez, joateko soilik izango da, etxerako buelta bakoitzak bere aldetik egin beharko du.

Izena azaroaren 5a baino lehen eman behar da, Igerilekuan.

Aurtengo Behobia-Donostia lasterketak partaidetza errekorrak hautsiko ditu, 16.000 lagunek eman baitute izena Behobia eta Donostia artean maratoi erdia (20 km.) osatzeko. Horien artean, Urola Kostako 606 parte-hartzaile izango dira. Azpeitiko 196 korrikalari parte hartuko dute lasterketan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide