Igandean Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Uztarria.eus 2008ko urr. 14a, 13:10

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak jarri du; 09:00etan irtengo du anbulategi aurretik eta 18:30ean izango da itzulera ordua

Aurtengo Nafarroa Oinez Iruñean egingo dute, datorren igandean

Aurtengo Nafarroa Oinez datorren igandean ospatuko dute Iruñean, Jaso Ikastolak antolatuta, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa antolatu du bertara joateko. Goizeko bederatzietan irtengo du anbulategi aurretik eta 18:30ean izango da itzulera ordua. Joan-etorria egiteko bederatzi euro ordaindu beharko dira.

Izena emateko edo informazio gehiagorako 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.