Bergarako Orfeoia Udaberriko kontzertuetan

Esklabetan izango da bihar, martxoak 15, iluntzeko 19:45ean.

Aitor Biainen zuzendaritzapean, errepertorio bi zatitan banatuta aurkeztuko dute

Udaberriko kontzertuen barne Bergarako Orfeoia izango da entzungai bihar, martxoak 15, Esklabetan iluntzeko 19:45ean.

Aitor Biainen zuzendaritzapean, errepertorio bi zatitan banatuta aurkeztuko dute eta Eli Mendiaraz eta Kristina LarraƱaga izango dira pianoa eta baxuarekin.

Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, bertan zegoen tradizio koralaren ondorioz eta ordutik errepertorio sinfoniko - korala lantzen jarraitzen dute. 2006an garai berri bati ekin zioten Aitor Biain zuzendariarekin, "Orfeoi Txikia" ere sortuz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide