Elkartasun Eguna 07ko balorazioa

Oihana Zuazolazigorraga (Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea eta egunaren antolatzailea) 2007ko eka. 1a, 15:06

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, maiatzaren 26an burutu berri dugun Elkartasun Egunari buruz eginiko balorazioa eta eskertza zabaldu nahi ditugu agiri honen bidez.

Zentzu honetan, ekimen guztiak aurrera ateratzeko gaitasuna erakutsi dugu, nahiz eta azken momenturarte ez genekien eguna baldintza egokietan ateratzeko nahiko laguntza izango genuen ala ez. Hori gutxi izanik, eguraldia ere ez genuen aldeko baina ekimen guztiak jendetsuak izan dira eta beste urtetako kopuruak gainditu ditugu berriro ere gai honekiko dagoen adostasuna kaleratuz.

Hau horrela izaki, garbi ikusten dugu azpeitiarrok konpromisoa hartua dugula Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan,hainbat modu ezberdinetan eta norberak dakien edo ahal duen neurrian izan gaitezke eraginkor borroka honetan.

Eskerrak beraz, ekonomikoki, zein denbora eta ahalegina jarri duzuen guztioi. Egun hau aurrera ateratzerik ez bailegoke zuek gabe.

Bukatzeko dei egin nahi genuke, kompromisoak aurrera jarrai dezan, guztiok balkoietan Euskal preso eta iheslariak etxera dioen maindirea jarriaz eta Etxerat!-ek hilero azken ostiraletan deitua duen maindire ilaran parte hartzeko.

Berriz egun hau ospatu beharrik izango ez dugulakoan, mila esker.