Escribano eta Ferrerasek eskuratu dute aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.eus 2007ko mai. 2a, 14:05

Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo proiektua izan da bekaren irabazlea

Larunbatean (maiatzak 5) emango diete mendizaleei bekari dagokion diru laguntza, udaletxean

Kepa Escribano (Bilbo, 1972) eta Fernando Ferreras (Donostia, 1969) mendizaleentzako izango da aurtengo Joxe Takolo beka. Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo proiektua aurkeztu zuten Udalera, eta proiektua irabazlea suertatu da. Zortzi hilabete iraungo du espedizioak eta munduko txoko ezberdinetako mendiak igotzeko asmoa azaldu dute mendizaleek.

Maiatzean bertan ekingo diote espedizioari Escribano eta Ferrerasek, eta Alaskan izango da. Ekain erdialdera Perura joango dira eta abuztuan, berriz, Zeelanda Berrira. Handik Kenyara irail bukaera aldera, eta urriko bigarren astean Nepalera ekingo diote. Georgian amaituko dute espedizioa, azaroan. Zailtasun eta altitude handiko eskalada du ezaugarri mendi birak. Bost kontinentetan banatuta, sei espedizio guztira eta zortzi hilabete guztia egiteko.

Abiatu aurretik, hala ere, Takolo bekari dagokion diru laguntza eskuratuko dute. 4.200 euro jasoko dituzte Joxe Takolo Bekari esker. Beka Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Azpeitiko Udalak finantzatu du. Larunbatean, maiatzak 5, 12:00etan egingo dute beka banatzea, udaletxeko areto nagusian. Ekitaldian, irudi bidez aurkeztuko dituzte bekaren irabazleek aurreikusita duten espedizioaren nondik norakoak

Aurreko urteetako irabazleak

  • Nanga Parbat (2002)
  • Elurretako Leopardoa (2003)
  • Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraiƱo? 8c-aren kateraino (2004)