Auzitegi Gorenak Orkatzi bi asteko epea eman dio alegazioak aurkezteko

Batasunaren ondasun den ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur

Herriko tabernak Batasunaren ondasun diren ala ez erabakitzeko eztabaidari ekin dio gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak, eta Batasunaren likidazioaren prozesuarekin zerikusia duten herriko tabernetako arduradunei bi asteko epea eman die alegazioak aurkezteko. Horien artean, Orkatz Kultur Elkartekoei. "Ohiko” epea bost egunekoa izaten dela esan du Gorenak, “baina kasua konnplexua denez eta informazio bolumen handia dagoenez, hamabost egunera igo dugu".

Alegazioak aztertu eta gero, herriko tabernak Batasunaren ondasun gisa enbargatuak izan daitezkeen edo ez erabaki dezake Gorenak.

Epaitegi berak joan den urrian herriko tabernetara inbentarioa egitera bidali zituen Ertzaintza eta Guardia Zibila, eta 30 pasatxora sartu ziren; tartean, Orkatzera.

Hain zuzen, Batasuna legez kanpo uztea sala horren erabakia izan zen, 2003ko martxoan.

Ertzaintza Orkatz Kultur Elkartean sartu zeneko albistea

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide