Zine Klubak kuartel zaharraren egoera salatu du

Juan Karlos Arellano (Azpeitiko Zine klubeko kidea) 2006ko uzt. 13a, 14:07
Lokalean zituzten kaxak zabalduta eta gauza batzuk apurtuta aurkitu zituzten.

Zine Klubeko kideak kuartel zaharrean zituzten zenbait gauza falta eta beste batzuk apurtuta bilatu dituztela salatu du

Pasatu den astean, ostiralean, Azpeitiko Zine Klubak kuartel zaharrean zuen lokala utzi behar izan zuen bota egin behar dutelako. Badira jada zenbait hilabete hori genekiela eta medioetan horrela agertu dela. Baina oraindik ez dugu lokalik; hasieran Telefonican zen baina gero Loiola 91ra pasatu behar genuela eta, luzatu egin dugu egonaldia (kuartelean). Esan bezala ostiralean egin genuen aldaketa, eta momentuz, Telefonicako eraikinean sartu ditugu gauzak. Ez denak, bakoitzak bere etxera eraman behar izan ditugu zenbait traste (duten balioa edo puskatzeko arriskua ikusten genuelako). Bertan, Telefonican, gelarik ez dugulako.

Esan beharra dago, eta ikusi argazkiak, bitarte horretan ez dugula ingurua behar bezala gorde. Etxea erdi botata egon da barrutik, zenbait ate puskatu, gurea barne, eta lasai ibili dira gauzak puskatzen eta lapurtzen. Ditugun zenbait sari apurtu eta desagertu dira, enbalatuta genituen kaxetan gordeta egon arren. Egia esan ez dute balio handirik baina gure historia zati bat hor galdu dela uste dugu. Udaltzaingoak argazkiak atera eta salaketa jarri dugu, zerbaiterako balioko duelakoan.

Dena den oraindik ere esan beharra dago ez dugula arazoa konpondu. Oporrak etorriko dira eta zenbait gauza ez dira askorik mugituko (obrak eta egokitzapenak). Beraz, pazientzia bakarrik gelditzen zaigu. Bitartean zorteari begira izango gara, ea zerbait tokatzen zaigun. Bakoitzak nahi duen ondorioa atera dezala.