Maider Egiguren aske utziko dute fidantzapean

Maider Egiguren, kartzelan, aurtengo irudian.

Azpeitiar presoari 30.000 euroko fidantza jarri diote

2003ko azaroan atxilotu zuten, Arrasaten

Azken albistea (ekainak 23, 19:50): Maider Egigurenek irten du kartzelatik

Uztarriak orain dela gutxi jakin duenez, Maider Egiguren preso azpeitiarrari 30.000 euroko fidantza jarri diote eta familiak bihar (ostirala) 09:00etarako diru hori biltzen badu, Egiguren aske utziko dute.

Egiguren 2003ko azaroaren 19an atxilotu zuten, Arrasaten. Kalez jantzitako zortzi polizia inguratu eta "oso modu bortitzean" atxilotu zuten, azpeitiarrak anaiari kontatu zionez. Soto del Real kartzelan (Espainia) giltzaperatu zuten hasieran, baina handik ia astebetera Alcala-Mecoko emakumeen kartzelara eraman zuten. Iazko ekainean, Txeirora eraman zuten, eta han daukate ordutik.

Uztarriak maiatzeko aldizkarian elkarrizketa egin zion Egigureni.

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Joseba Segurola (Osnyn preso, 1.100 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).
- Jose Antonio Cau Aldalur asteartetik atxilotuta dute, eta gaur Parisera eraman dute, epailearen aurrean deklaratzera.

Azken albistea (ekainak 22, 20:00): Maider Egigurenen senideek 30.000 euroak bildu dituzte eta bihar goizean jarriko dituzte. Dirua onartuz gero, bihar libre gelditzea espero da, eta Azpeitira abiatuko da, kotxez. 10 ordu inguruko bidaia dago Texeirotik Azpeitira, eta iluntzean,iristen denean, Orkatzen lehen harrera egingo zaio.

Azken albistea (ekainak 23, 15:00): Maider Egigurenen senideek gaur goizean dirua jarri dute eta fidantza ordaindu dute. Orain, senide eta lagunak Texeirora bidean dira. Gaur arratsalde-iluntze aldera geldituko da aske ziurrenik.

Azken albistea (ekainak 23, 19:50): Maider Egigurenek irten du kartzelatik, 19:15ak aldera, eta Azpeitirako bidean da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide