VII. Gazte Asteko kartel lehiaketa abian da

Lanak Zapo Txoko gaztelekuan utzi behar dira martxoaren 18a baino lehen (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak apirilaren 18tik 22ra egingo den VII. Gazte Astea iragarriko duen kartel lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan, 11 eta 17 urteko gazteek parte hartu dezakete.

Kartelak hainbat gai jaso beharko ditu: boleibol, eskalada, fimo, irteerak, postre lehiaketa... A-4 neurrikoa izan behar du eta txuri beltzean edo koloretan egin daiteke.

Kartel lehiaketan parte hartzeko lanak martxoaren 18a baino lehen Zapo Txoko gaztelekuan aurkeztu behar dira. Lehen saria, banaka aurkeztuz gero, 70 euroko erosketa txartela izango da eta binaka ehun euroko txartela. Bigarren saria, 40 euroko erosketa txartela izango da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide